2017(e)ko azaroaren 10(a), ostirala

ZIRKOA

Zirkoa


1.- Pailazoak (Oihana-Eñaut)

Asko gustatzen zaigu
pailazoz janztea
Eta umeei gehienbat
asko ikustea
Baita ere aurpegia
ondo marraztea
Espero dugu grazi
asko egitea

Doinua: Mila kilo zorion

2.- Domatzaileak (Iraitz-Aitor Merino)

Lan honek daka zerbait
in behar da agindu
gero latigoakin
jo eta astindu
nik berriz batzuetan
animaliak mindu
tratu txarra eginda
zirkoetatik kendu

Doinua: Markosen txerrixe

3.- Animaliak (Nerea-Beñat Uria)

Pertsona horiek dira
mina egileak
enkantadore eta
gure zaintzaileak
zirkoko nagusiak
ta domatzaileak
beti agintzen dute
ez dira kideak

Doinua: triste bizi naiz eta

4.- Ekilibristak (Xabat-Arai)

Ekilibristak gara
onenak gara gu
gaurko emanaldian
soka apurtu zaigu
eta momentu hortan
atera da xagu
animalia horrek
susto eman digu
Doinua: Haizeak bidali du

5.- Indartsuak (Hodei-Aitor Bekarte)

Gu gara indartsuak
ez gara gizenak
denak esaten dute
garela hobenak
inoiz ez gara izan
zirkoko txarrenak
ta ikusi duzue
indartsu ahalmenak
Doinua: Neska zahar bat tentatzen

6.-  Magoak (Noemi-Josu)

Kaixo ume guztiei
beida ze melena
magorik handiena
Txagu dut izena
ta trukorik zailenak
ondo iten dut dena
ni magoa naiz eta
denetan hobena
Doinua: Astoa ikusi nuen

7.- Mimoak (Tasio-Maddi)

Asko gustatzen zaigu
zukin jolastea
nahiz eta oso zaila
den guri entzutea
ardura da guretzat
lana hau egitea
kostatzen zaigulako
ez hitzegitea
Doinua: Markesaren alaba

8.- Bala gizona (Unax-Izaro)

Zirkoa berandu hasi zen
haserretu ginen
nahiz ta bala gizona
prestu egon arren
lurrera erori da
geratu da hemen
atzo bala gizonak
kaput egin zuen
Doinua: Iturengo arotza
9.- Akrobatak (Oihan-Manex-Beñat Gaston)

Gaur goizean in behar deu
trapezion artelan
ikuskizuna egin
gure herriko plazan
jendeai gustatzen zaio
gure saltok dantzan
akrobatak gera ta
zirkon iten deu lan
Doinua: Mexikarra

10.- Palomita saltzaileak (Leire-Uxu)

Palomita saltzailek
umeen ondoan
oso pozik gaude gu
prestatzerakoan
ikusleen gosea
daukagu jokoan
asko gustatzen zaigu
saltzea zirkoan

Doinua: Maritxu nora zoaz

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina